Comercios de Santurtzi

ELKARTEA

Elkarrekin indartsuagoak gara

Santurtziko saltoki eta zerbitzuok garrantzi handia dugu bertoko ekonomian. Bakarka lortu ezin ditzakegun helburuak, elkarrekin lor ditzakegu.

Santurtziko Merkatari Batuak elkartea 2000. urtean sortu zen inguruko hiru elkarte batu zirenean herriko merkataritza-sektorea berbizitzeko asmoz.

Ordutik, gure jardueraren ardatz nagusiak sektorearen sendotasuna eta saltoki bazkideen zein gure saltokietara etortzen diren bezeroen poza eta onarpena izan dira. Azken batean, saltoki bizi eta dinamiko batek beste inork ezin du gure kaleak oxigenatu eta kolorez jantzi, erantzun emanez dio egunetik egunera aldakor eta konplexuagoa den errealitate bati.

Santurtziko Merkatari Batuak elkartea gure negozioekin eta Santurtzirekin konpromisoa dugun merkatari-talde bat osatzen dugu. Merkataritza-jardueraren eta Santurtziko ekonomia sustatzearen alde dihardugu, sektorearen interesak irmoki defendatuz

Deskubritu itzazu Santurtziko Merkatari Batuak-en partaidea izatearen abantailak

Bazkidea izateak babesa, ikusgarritasuna eta abantaila handiak ematen dizkizu, zuzenean eta zeharka

  • Abian jartzen ditugun jarduera sustatzaile eta dinamizatzaileetan har dezakezue parte.
  • Etengabeko informazioa jasoko duzu zure jarduerarako interesgarria izan daitekeen edozein gairi buruz: diru-laguntzak, kanpainak, berrikuntzak… ahal dela email-en bidez.
  • Aukera izango duzu Nafarroako Baserritarren Kutxarekiko hitzarmena baliatzeko: portzentaje baxuagoak datafonoan, baldintza hobeak kreditu-kontu, mailegu, aseguru eta abarretan. Santurtzi Txartelaren promozio-kanpainetan parte hartu ahal izango duzu.
  • Zure bezeroentzat parking-erako ordu bete doan izateko ticketak lortu ahal izango dituzu prezio berezian.
  • Ezkerraldenda Federazioaren, CECOBI Bizkaiko Merkataritzaren Konfederazioaren eta ACOSERBI Autonomoen Elkartearen bazkidea izango zara zuzenean eta inongo kosturik gabe.
  • Binilo identifikatzaile bat izango duzu fatxadan, ikusten den toki batean gure irudia identifikatu eta gure bezeroentzat ikurra izan dadin.

Bazkide izan nahi dut?

sartu
Gure webgunean cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko. Gure webgunean egiten duzun jarduera-kopurua eta horien kalitatea aztertzen ditugu, betiere zure pribatutasuna errespetatuz eta nabigatzeko dituzun ohiturak eta lehentasunak modu anonimoak aztertuz webgunea etengabe hobetze aldera. Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia como usuario.Analizamos la cantidad y la calidad de tus interacciones en nuestra web respetando tu privacidad, analizando de manera anónima tus hábitos de navegación y preferencias para mejorar continuamente la web.      Gehiago ikusi/Ver
Privacidad